ESPAINIA ETA HEGO EUSKAL HERRIAREN ARTEKO GATAZKARI BURUZKO SEI TESI. (Justo de la Cuevak eginak eta Negación vasca radical del capitalismo mundial izeneko bere liburuko 211. orrian argitaratuak, VOSA S.L. Argitalpena, Madril, 1994)

      1. Espainiar nazionalistek arrazoia dute Hego Euskal Herria Espainiako kolonia dela edo izan dela ukatzen dutenean.
      2. Euskal independentistek, Sabino ARANAtik hasi eta ETAraino, arrazoia dute espainiar erasoak armen indarrez Euskal Herriaren berezko erregimen juridiko-politikoa suntsitu eta Hego Euskal Herria KOLONIZATU DUELA salatzerakoan, ondorioz bere nazio-subiranotasuna eta bere independentzia lortzeko borrokatu beharra daukalarik.
      3. Bi baieztapen horiek aldi berean egia izan daitezke eta dira, espainiar erasoak Hego Euskal Herria garai hartako benetako Inperioaren(britainiarra) neokolonia (meatzaritzarako) bihurtu zuelako espainiar merkatuan zurgatzean; era berean, merkatu hau area periferiko bihurtu zen, ahuldutako espainiar Estatua ingeles Inperioaren menpe jartzeagatik. Horrela izan zen britainiar hegemoniak eta euskal meatz-hobiek iraun bitartean, ondorio gisa espainiar menperakuntza geratuz.
      4. Euskal independistek, Sabino ARANAtik hasi eta ETAraino, arrazoia dute Hego Euskal Herrian dagoen "kontraesan nagusia" euskaldunak espainiar Estatuarekin enfrentamenduan jartzen dituena dela adieraztean, kontraesan hori izanik, hain zuzen, espainiar Estatuak Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaia lau probintzietan legitimitatea izan dezan eragozten duena.
      5. Espainiako nazionalistek arrazoia dute "euskal arazoan" euskaldunen arteko enfrentamenduak beharrezkoak direla adieraztean.
      6. 4. eta 5. tesiak aldi berean egia izan daitezke, eta hala dira, euskaldunen eta Espainiako Estatuaren aurkako enfrentamendua Hego Euskal Herrian klasearteko borroka orokorrean/arekin lotzen deneko modua baita. Horrela bada, euskaldunen arteko gerra zibilak ezkutatuta geratu dira Espainiak Euskal Herriari azken 160 urteotan egin dizkion gerra guztien ondorioz eta klasearteko borrokak beti eskaini ditu euskaldunak espainiarren soldadu zipaioak izateko.

      LORBIDEk itzulia euskarara
      żEn Euskal Herria se prepara una revolución? a la página principal